NUMEN Basoaren Semeak (2004) 1. Arranoaren Ahotsa 2. Nortasunaren Ateak 3. Eskualdunak 4. Ekaitzaren Deiadarra 5. Suzko Hitzak 6. Guda Baten Erdian 7. Negu 8. Hilbeteko Gauetan... Aritz: Voz Unai: Guitarra Jabo: Guitarra Otuto: Bajo Eöl: Teclados y voz en Eskualdunak Karlos: Bateria Colabora: Lander: Guitarra acustica, flauta y alboka en 3 y 8 Gorka "Zarre": Txalaparta en 8 Aitor "Motxilo": Txalaparta en 8 Musica por NUMEN Letras por NUMEN, Lander y Amaia Grabado mezclado y masterizado por Iñaki, Jimmy y NUMEN en 2003 En los estudios Shot! Diseño grafico por El dios perezoso 1. Arranoaren Ahotsa Argiz beteriko eguna bapatean ilundu da, arranoaren ahotsak gudaren hasiera aitortu du. Mendian behera doaz borrokalari ausartak betiko itzaltzera etsaien bihotza. Aizkorak tente! Arnasa eusteke! etsai maltzurrari diote gudariek egin aurre! Ezpata odolduen irudia, begirada sakonaren samina, bapatean dut sentitu altzairu hotzaren zirrara. Mila irudi dira iragan bihurtzen, heriotza dut izan anai iluntasuna zaindari, euri, su, lur, haize non nahi izango nauzue! 2. Nortasunaren Ateak Baso ilunaren barnealdean euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira. Herri baten samina adierazten duten kondairak kantu bihurtuak. Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira gudariak bailira, gudariak bait dira. Behin jaiotzen ikusi zituen ama lurrak, bere seme alabak. Mendiaren magalean sutan dirauen elizak nortasunaren ateak ditu zabaldu, indarrean dagoen kristautasunak heriotzera eraman nahi gaitu. Airean zabaldutako kedarrak garaipenaren mezua eramango die herri anaiei. 3. Eskualdunak Ihesi doa denbora, amaigabea haizearen bidaia, errekastoen urak geldiro darrai... Gure herria bere jaiotzean emankortasunaren aberastasuna aurkitu zuen ibai zabala izan zen. Gure arbasoen jatorria hitza eta keinuaren asmamenaren arteragokoa da. Gure arbasoen aita lurreko lehen izakien artean eskualdunak. Naturako basa piztietatik bereiztuz adore eta asmamenez baliatu zena, eskuen ahalmena erdietsiz eskuen eta keinuen arteko hizkuntza jokoari eskuera deitu ziona, bere izateriaren lehen garailea, bera lehen eskualduna. 4. Ekaitzaren Deiadarra Urduritasun handiaren erdian, haizeak orro egiten duen bitartean, argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute. Milaka trumoik infernuaren ateak zabaltzen dituzte. Haizeak itsasoa du astindu eta honen saminak altzatzen dituen olatuak itsasontziaren barrunbeak atseden gabe madarikatzen ditu. Laztura airean hedatzen da. Iluntasun gorenak gure oroimenak izutzen ditu. Jainkoek ezin dute ezer egin! Itsasoaren gorrotoak banatzen gaitu. Milaka irudik ene izatea oinazetu dute, ahanzturaren sakontasunean erortzen naiz. Ene bizitza osoa nire begietan isladatzen da, badaki azkena dela! Itsasoak bizitza seneratu du borroka hau amaituz, marinel baten bihotza irentsiz. Hau da Jainko Urdin gorenaren jokaera! Menderatze bakoitzeko erauzt en du bizitza bat. 5. Suzko Hitzak Argi dizdira aidean. Eguzki Amandre Zuriaren altzean hegaka suzko anderea. Mai naun, Nafar Hegoaren magalean dantza dagien Mai. Hire hitzak suzkoak ditun, suak guztia argitzen din, baita bizitzaren zokorik ilunenak ere. Esaidan Mai, lurraren sekretu guztien berri dakian emakume ederra, Ama Lurraren hauspoa astintzen duan andere gorena. Non galdu genuen hire arrastoa? Non naturaren miresmena? Non izkutatzen dun euskaldunaren nortasuna pizturik mantenduko duen sua? Ni neure herriko lurra naun, lurra dun naturaren azala, basoak ditinat gorputz, errekak odol, haizeak zerua behar dian bezala askatasuna dun nire arima. 6. Guda Baten Erdian Guda baten erdian naiz aurkitzen. Ene eskuan daramadan ezpata landarik landa dut eraman. Odolak du etsai nire gorputza lokatzean dira hondoratu ene abarkak, milaka gudari hausarten gorpuek mendietan datzate. Lepo moztuak, beso moztuak, zango moztuak, odol artean aieneak... Oh! Mari, Euskal Herriko mendi, baso, ibai, aska nazazue! Iluntasunezko zuloaren hatzaparretatik atera nazazue borrokatu nadin! ene heriotza eman ezkero alperrik ez daiten izan. Nire azkena gertu dago, baina arren! ene herriaren garra ez dadila itzali. 7. Negu Ilunpetako barrunbetatik jaioa. Su betikorraren sorginpean heriotzaren jarraitzaile moduan ezaguna, azpi munduaren oinordekoa naiz Jainko eta Jaun Negu. Mundua nire menpe erortzen da inork ezin du nire atzaparrek askatzen dituzten edur eta antzigarrekin. Haize eta otso basatiek, osatzen dute nire gudalostea. Nire odolak gaua deitzen du, nire amorruak guda. Nire jaiotzak, sufrimenduaren aroa hedatzen du, astikeriaren garaia. 8. Hilbeteko Gauetan...
mihuwis